XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

40b) URKIOLAko jaitsiera: 10km, 1or.30, desn.+180m-700m, gainean joateko gai %98

Urkiolako mendatetik abiatuz burutu ahal izango dugu Euskal Herrian egin daitekeen jaitsierarik ederrenetariko bat.

Anbotoko pistari jarraitu beharko diogu Azuntzeko leporaino eta behera abiatu ezkerraldera, Atxarteko arroilerantz.

Han somatuko dugu orduan Untzillaitzeko Haitzaren oineraino heltzeko segi beharko dugun bidearen edertasuna.

Jaitsierako lehenengo kilometroa zaila da eta maila tekniko egokia izan beharko dugu horretan atsegin izan nahi badugu.